18-Gertaerak ondorioztatzea

5. / 6. Gertaera ezagunak - Ondorioztatutako gertaerak

Ezagutzen ditugun beste gertaera batzuetatik abiatuta beste gertaera batzuk ondorioztatzea ezinbesteko estrategia da ezagutzen ditugun oinarrizko gertaera guztien potentziala ateratzeko.
Ikus dezagun nola lantzen dugun 5. eta 6. mailetan.

Bideo hauek jada ikasgelan eraiki eta landu diren estrategiak indartzeko pentsatuta daude. Haiei esker, haurrei laguntza hobea eskaini ahalko diezue.

Nondik gatozen jakiteko

Aurreko ikasturteetan estrategia hori nola lantzen hasi ginen ikusteko, kontsultatu 5. eta 13. bideoak.